neregauzak

9/28/2004

www.hator.com

www.hator.com, helbideak berak esaten du, sartu barruan eta... bueno, ez dut uste ni askotan itzuliko naizenik :oS. Diario Vasco-ren bertsioan sartu naiz, eta bertan ikusitakoak izutu egin nau. Itxura grafikoa erabiltzailea atzera botatzeko modukoa da, zaharkitua, gif animatu handi eta ugari... testuak sartzeko kuadrotxo txikiak... koloreak direla-eta, fauvista xamarra...

Eta edukia (hori baita garrantzitsuena, ez?)... ez naiz denbora luzean aritu saltseatzen, baina mareatu egin naiz. Ez dakit zein den lekuaren helburua: euskara internet bitartez ikasteko aukera, apunteak eta azterketak, euskararen inguruko berriak, "kupidoren txokoa"... kaka-nahaste ederra!

Ez dakit euskalzaleen interneteko atari izateko asmoarekin egin ote duten www.hator.com, baina ez dut uste lortuko dutenik. Diario Vasco / El Correo bikoteak euskararen inguruan suspertutako (¿?) beste ekimen bat... Nahiago nuke iruzkintxo hau positiboa izango balitz, baina ez zait ateratzen.